Dudak
Azken aldi honetan arazo asko izaten ari naiz korrika egiteko. Hasieran Amstel 3 playas ondoren, 15 km irteera batetan hanka atzeko mina hasi zitzaidan. Jakintsu bati kasu eginez, geratzea pentsatu nuen eta egia esan, ondo joan zitzaidan. 10 bat egunera beste 10 km egin nituen eta ez nuen minik nabaritu. Orain arazoa beste alde batetik dator. Lanean egindako zaintiratu baten erruz, ezin aurrera eginda nabil. Haste honetan 7 km egin ditut. Ritmo pattalean egin nuen, baino ez nuen gehiegizko molestiarik nabaritu. Bukatu nuenean ordea... Oraindik errenka nabil. Hau dena dela medio, ez dakit hilabeten 21 km-ko itzuli bat egiteko kapaz izango naizen.