Prueba de esfuerzo
Martxan gara dagoeneko! Beti izan dut azterketa mediko bat egiteko gogoa eta azkenean egin dut. Bi saio interesgarri izan ziren. Bat bizikletan eta bestea korrika. Arrasateko ATHLON kirol eta osasun zerbitzuekin egin nuen azterketa eta egia esateko, oso gustora atera nintzen. Lehenik ATHLON-eko lagunak oso profesional eta atseginak direlako eta bigarren, nere emaitzak, mutil arrunt batenak izateagiatik, balio didatelako. BIZIKLETAKO SAIOA: Saiorik luzeena izan zen. Lehenik pixua, neurria eta galdeketa batzuk egin zizkiguten. Hankak neurtu eta dismetría nola zuzendu aholku batzuk eta martxan hasi ginen. Prozesua hórrela izan zen: Hasiera tentzio normalarekin, pultsazio normalekin eta 70W mugituaz. 30 segundun behin automatikoki, 20W igotzen ziren. Prozesuak 20 minutu tardatzen zuen arren, sufrimentu garaia 10 minututik 15 minutura bitartean zen. Hor ematen zen gehiengoa. Hortik Aurrera errekuperazio zen. Ez dut idatziko ez zenbat wattio, ezta ze pultsazio izan nituen, bai...