Prueba de esfuerzo

Martxan gara dagoeneko!

Beti izan dut azterketa mediko bat egiteko gogoa eta azkenean egin dut. Bi saio interesgarri izan ziren. Bat bizikletan eta bestea korrika.

Arrasateko ATHLON kirol eta osasun zerbitzuekin egin nuen azterketa eta egia esateko, oso gustora atera nintzen. Lehenik ATHLON-eko lagunak oso profesional eta atseginak direlako eta bigarren, nere emaitzak, mutil arrunt batenak izateagiatik, balio didatelako.

BIZIKLETAKO SAIOA:

Saiorik luzeena izan zen. Lehenik pixua, neurria eta galdeketa batzuk egin zizkiguten. Hankak neurtu eta dismetría nola zuzendu aholku batzuk eta martxan hasi ginen.

Prozesua hórrela izan zen:

Hasiera tentzio normalarekin, pultsazio normalekin eta 70W mugituaz. 30 segundun behin automatikoki, 20W igotzen ziren. Prozesuak 20 minutu tardatzen zuen arren, sufrimentu garaia 10 minututik 15 minutura bitartean zen. Hor ematen zen gehiengoa. Hortik Aurrera errekuperazio zen.

Ez dut idatziko ez zenbat wattio, ezta ze pultsazio izan nituen, baino asko sufritu nuen. Azkenean emaitza uste baino kaxkarragoa izan zen arren, tentsio arteriala oso ondo nuela esan zidan.

KORRIKAKO SAIOA:

Beldur handia nuen saio honetarako. Korrika zintan egiten nuen lehen aldia zen eta berriro ere aductoreetako mina egingo ote zitzaidan beldut nintzen.

Saio hau 15 bat minutukoa izan zen eta pulsometro soil batekin egin genuen, analisi denak aurreragotik egin baigenituen.

Zearo arrituta geratu nintzen nire saioaren bukaerarekin. Oso ondo sentitu nintzen eta nekatuta amaitu nuen arren, uste dut beste minutu erdi bat agualtatu ahal izango nuela.

Korrikako saioa bukatu ostean, grasa neurketa zetorren. Kasu honetan konklusioan ez dira hain onaik izan. Orain dieta egin behar.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Un sueño cumplido: Eskerrik asko Mari Jose!!

BH ZARAUTZKO TRIATLOIA 2015

QH-2013: Lo importante es acabar