Igeriketa: Teknika sobrebaloratua?

Beti esan izan dut igeriketan ondo egiteko garratzitxuak 3 gauza direla: % 85 Teknika %14,5 Gaitasun pertsonalak (indarra, erresistentzia...) %0,5 Ur elementuarekin jaiotzetik dugun harremana. Nere kasuan, azken atal hau dut desarrollatuen. Hau da, igeritan ez egin arren, beti izan dut gustoko uretan ibiltzea, surfa egitea, buzeatzea edo altueratatik uretara jausi egitea. Badaude igerilari on batzuk faktore hau ez dutenak eta nabarmendu egiten zaie. Teknika orain dela 16 urte landu izan nuen, baino inoiz ez nuen menderatu. Gainera, ikasten ari nintzen garairik onenean aspertu eta igeriketa utzi nuen. Orain, berriro hastean, gehien entzun dudan esaldia hau da. " Ba, baino hi igeritan ibilitako haiz eta erraz egingo dek!" Zakurraren putza!!! Orain dela 16 urte duk hori eta igerikera ere ahaztu egiten duk! Iritsi da berriro entrenatzeko ordua eta hemen post honen mamia... Garbi dago gaitasun pertsonalak lantzeko era bakarra entrenamendua dela. Beti egongo ...