Igeriketa: Teknika sobrebaloratua?

Beti esan izan dut igeriketan ondo egiteko garratzitxuak 3 gauza direla:

%85 Teknika
%14,5 Gaitasun pertsonalak (indarra, erresistentzia...)
%0,5 Ur elementuarekin jaiotzetik dugun harremana.

Nere kasuan, azken atal hau dut desarrollatuen. Hau da, igeritan ez egin arren, beti izan dut gustoko uretan ibiltzea, surfa egitea, buzeatzea edo altueratatik uretara jausi egitea. Badaude igerilari on batzuk faktore hau ez dutenak eta nabarmendu egiten zaie.



Teknika orain dela 16 urte landu izan nuen, baino inoiz ez nuen menderatu. Gainera, ikasten ari nintzen garairik onenean aspertu eta igeriketa utzi nuen.

Orain, berriro hastean, gehien entzun dudan esaldia hau da.

"Ba, baino hi igeritan ibilitako haiz eta erraz egingo dek!"

Zakurraren putza!!! Orain dela 16 urte duk hori eta igerikera ere ahaztu egiten duk!

Iritsi da berriro entrenatzeko ordua eta hemen post honen mamia...

Garbi dago gaitasun pertsonalak lantzeko era bakarra entrenamendua dela. Beti egongo da kirol deneta ona den hori, gutxiago entrenatu arren ere hobea izango dena, baino entrenamendua da gaitasunak lantzeko era bakarra.

Lagun asko teknika asko lantzen saiatzen dira, Baino... 31 ureterekin, mutil arrunt batek duen egunerokoarekin, hain garrantzitsua al da teknika asko lantzea? Beti izango ditugu bizioak.

Gure kasuan igeritan ahalik eta azkarren eta ahalik eta ondoen amaitzea da helburua

Hainbat eta hainbat igerilari ikusi ditut udara honetan trabesietan. Estilo "perfektua" akaso bat edo biri ikusi diot. Aldiz, estilo traketsarekin oso denbora onak egin dituen igerilari asko eta askorekin topo egin dut.



Horregaitik, merezi al du, egunean dugun igerirako denbora labur horretan, teknika ariketatan denbora pasatzea? Ez ote da hobe, dugun teknika "bizioso" eta trakets hori aprobetxatu eta gaitasunak entrenamendu bidez hobetzea?

Hor 2014ko lehen erreflexioa!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Un sueño cumplido: Eskerrik asko Mari Jose!!

BH ZARAUTZKO TRIATLOIA 2015

QH-2013: Lo importante es acabar