VIII ZUMAIAKO SPRINT TRIATLOIA
.jpg)
Lasterketa irailean izanda, normalena ez ateratzea izango litzateke. Abuztuan oso gutxi ibili naiz. Korrika pixat, igeri gutxi eta bizikleta ezta bate ere. Baino, temporada amaitzear da eta bi triatloi sprint bakarrik egin nituen. Bermeo eta Deba. Bi aste segidan. Gainera taldekoekin afaria ere bazegoen probaren ondoren eta parte hartzeak beti sortzen du jai giro bat.
Zumaiako triatloiak hainbat gauza berezi ditu. Horietan nabarmenena, lehenago Tritloi herrikoi bat egoten dela. Honek jende asko hurbiltzen du herrira.
ATT-ko taldekide batzuk joan ginen triatloira. Ni nahiko urduri nengoen arren, taldekideek triatloi herrikoia ikuste nahi zuten eta han egon ginen pixkatean. han konturatu ginen uraren tenperatura 22ºkoa zela eta neoprenoa baimenduta zegoela. "KAKA"
Denbora pasa ala, gero eta urduriago nengoen eta dorsalak hartzera joateko presionatu nituen taldekideak.
Dorsalak hartu eta gauz dena prestatzen hasi ginen. Ia pegatina guztiak gaizki jarri ostean (denak oker), boxes-etara joan ginen.
BOXES-etan 4 hilara zeuden eta oraingo honetan ondo kalkulatu nuen: 3. fila zuhaitzaren parean.
Neoprenoa jantzi eta uretara sartu ginen entrenatzera.
SWIM:

Nahiko ezkerretik eta atzetik atera nintzen, baino lehen metroetan jende askoren gainetik pasa behar izan nuen. Girora iritxi ginenean, oraindik ere pelotoi handia geunden eta boxes-etako bidean gehiago saiatu nintzen. Neoprenorik gabe zegoen azpeitiar baten inguruan nengoen. Banekien igerilaria zela eta bere ritmoan joan nintzen denbora guztian. Oso zuzen egin nuen igeri.
Igeriketati atera eta eskilara batzuk eta korrika saio txiki bat zegoen aurretik. Neoprenoa soltatzen beranduegi hasi nintzen.
T1 oso motel egin nuen. Neoprenoa berandu kendu, kaskoa kostata sartu, bizikletako zapatillak ezin jantzi... Nahiko desastre, baino ateran nintzen.
BIKE:
Udara osoan bizikletan ibili ez arren, ibilbidea nahiko erraza zen, pelotoi bat hartu ezkero behintzat. Boxes-etatik atera nintzenean bakarrik nengoen, baino indarra nuen eta tope hasi nintzen. Zumaiako rektan arazoak zituen Zarautzko bat pasatu nuen eta aurreko bikote batekin bat egin. GPS-ak momentu horretan 42 km/h abiadura markatzen zidan.

Iraetako biurguneraino iritxi ginen eta zerbait arraroa gertatu zen, 180º-ko itzulian pelotoia apurtzen hasi zen. Hortzak estutu eta aurretik aldegin zutenekin batera jarri nintzen. Hortik aurrera, bixi baino estutu gabe egin genuen itzulia.
Azkenengo aldapan gauza kuriosa gertatu zen. Denok taldean gindoazen, ni eta zarauztar bat nahio erdi aldean geunden, baino tipo bat ezkerretik atakatzen saiatu zen. Zarauztarrak orru egin zuen:
"Ezkerra!!!"
Eta pelotoi guztia estiratu zen. Niri ondo etorri zitzaidan, postu batzuk aurreratu bainituen aldapa horretan. Bariantetik bueltan, lasaitu, botak azkatu eta txarrerako prest. KORRIKA
RUN:
Beti bezala, nere partzialik txarrena zetorren. Korrika egitea. Baino bizikletan ez nuen asko sufritu eta gaurkoan bai, indarrak nituen.
Boxes-etatik irten eta bereala Vanesa Zumaiako triatloi taldekoa pasatu nuen. Bertan bizikletan gurekin etorri ziren bi tipo zeuden. Ritmo polita iruditu zitzaidan eta beraiekin joatea pentsatu nuen. Alex-ek egan pasatu gintuen. Lehen itzulia oso fresko egin nuen. Ritmo polita, anbiente ederra... kaia aldean beroegi egiten zuen, baino ni ondo sentitzen nintzen. Bigarren itzuliarekin pentsatzen.
Bigarren itzulia hasi bezain pronto, nire aurretik zirenetako batek esan zion besteari... "apretamos?", baino besteak ez zuen indarrik. Nik lehenaren ritmoan jarri nintzen, baino berriro kaiara iritxi baino lehenago aurreratu egin zen. Ez zitzaidan asko inporta, ritmo onean bainindoan. Kaiatik itzulia 4:05 min/km egin nuen eta oso gustora amaitu nuen.
AMAIAERA:
Azkenean 1:03 inguruan amaitu nuen, Oso gustora, kontutan hartuta abuztu osoan ez nuela asko entrenatu.
Beti bezela, igerian espero baino hobeto egin nuen. Bizikletan aldiz, rekorridoak eragozpenik ez izatean, talde handiak juntatu ginen eta inoiz baino azkarrago egin nuen. Korrika berriz, beti legez, postuak galtzen joan nintzen arren, nahiko gustora amaitu nuen.
Comentarios
Publicar un comentario