Helburu berrien bila. Running?

Iraila ere iritsi da. Geldialdia, kiloak gora eta urteko helburuak beteta. Aurtengo helburu nagusiak nahiko ondo amaitu ditut:

- QH-2013: Sufrituta, baino 7:13 azkenean
- Getaria- Zarautz 2013: Sasoi betean eta 51:28. Espero aldean oso ondo.

Eta orain zer? Hurrengo urterako QH deskartatua dut eta itsas zeharkaldi batzuk egitea nahi dut. Batez ere, Getaria-Zarautz. 

Baino horretarako asko falta da. 2013-an oraindik zerbait gehiago egitea nahi dut eta ideia aldrebes bat badaukat.

KORRIKA!!

Inoiz gustatu ez zaidan kirola da, baino baliteke hau izatea benetako retoa. Hau da, 

Bizikletan urte asko ibili izan naiz eta bizikleta mundua urte askotan jarraitu. 

Igeriketa, 16 urtetan utzita izan arren, badirudi gauza batzuk gogoratzeko gai naizela. 

Baina korrika... inoiz egin gabeko kirola da. Zerotik hastea izango zen eta horrek zirrara berezia sortzen dit. Agian lehen aldian ateratzen naizenerako utziko dut, baino saiatzea da gauza. 

Ea egun batzuk barru helburu berriren bat dudan... ikusiko dugu.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Un sueño cumplido: Eskerrik asko Mari Jose!!

BH ZARAUTZKO TRIATLOIA 2015

QH-2013: Lo importante es acabar