Aurtengoa bukatu da!

Urtea amaitzeko agun batzuk falta diren arren, nire 2013ko "kirol ekitaldiak" amaitu dira. Pena bat izan da azkenean buruna nuen hirugarren ekitaldi bat ez egitea. Ain zuzen ere, Gasteizko Erdi Maratoia zen. Igande honetan izango da erdi maratoia eta nire hankako ondoeza espero nuena baino larriagoa izan da.

2013. urte hau hasi zenean ene helburu bakarra bizikletaz gain beste kirol batzutan hastea zen. Bizikletan gutxi ibili arren, ene urterko probatxoak egin ditut eta honetaz gain udaran igeriketa ere egin dut. Urte honetako nire entrenamendu zenbakiak hauek dira.

2013 Bizikleta igeriketa korrika
Irteerak 61 23 24
Distantzia 4073 km 4695m 248km

Parte hartu dudan ekitaldiak berriz hauek dira.

Bizikleta Distantzia Denbora Postua
Quebrantahuesos 200km 7:13:19 2281
Igeriketa Distantzia Denbora Postua
Debako itxas mila 1600m 0:27:27 59
Traversee de la baie St Jean de Luz 1900m 0:30:07 79
Getaria- Zarautz 2800m 0:51:28 351
Travesia Bahia de Txingudi 2600m 0:40:57 51
Korrika Distantzia Denbora Postua
Txingudi Korrika 10km 0:49:07 383
Amstel 3 playas 10km 0:44:20 860

Mutil arrunt bat-en emaitzak dira, baino gustora nago. Ea hurrengo urtean zenbaki hauek hobetzeko gai naizen. Blog honen arloan ere espero dut gauza gehiago eta atseginagoak jartzea.

Mila esker irakurle zareten guztioi.

2014. URTE SASOITSU ETA ZORIONTSUA IZAN DEZAGUN DENOK!


Comentarios

Entradas populares de este blog

Un sueño cumplido: Eskerrik asko Mari Jose!!

BH ZARAUTZKO TRIATLOIA 2015

QH-2013: Lo importante es acabar