Kirol berriak eta helburu berriak

Triatoiarekin animatu naiz!

Aurreko urtean, zikloturismoarekin nazkaturik, igeriketari eman nion eta gustoroa ibili ere. Lau trabesia egin nituen eta nahiko gustora ibili nintzen

Baino udara ostean, otzarekin batera, beste gauz batzutan hasteko gogoa sartu zitzaidan. Korrika egiteari ekin nion.

Egia esan, oso esperientzia laburra izan zen, hilabete barruan aduktoreko lesio bat medio, utzi beharra izan nuen.

Hemen hasi ziren nere burutazioak.

"Bizikletan 8 urte egin baditut, 16 urte ondoren igeriketan hainbestean moldatzen banaiz eta korrika ikasten badut... zergaitik ez triatloia egin?"

Bereala, Azkoitiko Triatloi Taldeko buruarekin hitzegin eta triatloiko lizentzia ateratzea erabaki nuen eta lesiotik berreskuratu orduko, hiru kirolan entrenatzen hasi nintzen. Urtarriletik nabil
hiru kirolak egiten.

Egia esan, progresioa ezberdina da hiru kiroletan, baino gustora nabil. Ikusiko dugu ea hurrengo helburuan nola moldatzen naizen. Hurrengo helburua
 
VIII. BERMEOKO CAMPOS SPRINT TRIATLOIA

Egia esan, probatzeko bakarrik da. Ea ez naizen igeritan itotze, ez dudan bizikletan talderik galtzen eta korrika bukatzeko kapaza naizen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Un sueño cumplido: Eskerrik asko Mari Jose!!

BH ZARAUTZKO TRIATLOIA 2015

QH-2013: Lo importante es acabar