Getaria Zarautz 2013
LORTU DUT! 43. Getaria Zarautz itsas zeharkaldia amaitu dut. Iritsi zen azkenean eguna. Uztailak 21, igandea. Askorentzan, parranda baten ondorena. Niretzat aldiz, hilabeten buruan izan dudan froga eguna. Hendaian geunden. Beti bezala, Jon-ek esnatu gintuen, baina oraingo honetan lo egiten utzita. Goizeko 8:15 aldera. Nik, beti bezala, gauz guztiak gertu nituen. Motxila eginda nuen. Bi bainujantzi, bi igeritako betaurreko, txankletak, badaezpadako bi txapel... Horretaz gain, ostiralean antolakuntzakoek eman zizkidaten txapel laranja, kamiseta eta txipa. Nere ideia goizean normal gozaldu eta 10:00 aldera pasta pixka bat jatea zen, baino beti legez, gozerik ez nuen. Gozaltzeko Nesquik eta kroasant-ak eta hamarrak aldera kafe huts bat. Denok dakigu nolakoa den Zarautz udaran. Aparkatzeko nazkagarria. Horregatik goizo atera ginen. Eneak Getariaraino eraman ninduen, gero berak, ahal zuen moduan, Zarautzen aparkatzeko. Igeritako zeharkaldi hauetan beti berdina gertatzen zait. Os...