Getaria Zarautz 2013

LORTU DUT!
43. Getaria Zarautz itsas zeharkaldia amaitu dut.

Iritsi zen azkenean eguna. Uztailak 21, igandea. Askorentzan, parranda baten ondorena. Niretzat aldiz, hilabeten buruan izan dudan froga eguna.

Hendaian geunden. Beti bezala, Jon-ek esnatu gintuen, baina oraingo honetan lo egiten utzita. Goizeko 8:15 aldera.

Nik, beti bezala, gauz guztiak gertu nituen. Motxila eginda nuen. Bi bainujantzi, bi igeritako betaurreko, txankletak, badaezpadako bi txapel... Horretaz gain, ostiralean antolakuntzakoek eman zizkidaten txapel laranja, kamiseta eta txipa.

Nere ideia goizean normal gozaldu eta 10:00 aldera pasta pixka bat jatea zen, baino beti legez, gozerik ez nuen. Gozaltzeko Nesquik eta kroasant-ak eta hamarrak aldera kafe huts bat.

Denok dakigu nolakoa den Zarautz udaran. Aparkatzeko nazkagarria. Horregatik goizo atera ginen. Eneak Getariaraino eraman ninduen, gero berak, ahal zuen moduan, Zarautzen aparkatzeko.

Igeritako zeharkaldi hauetan beti berdina gertatzen zait. Oso arraroa sentitzen naiz! Bainujantzi estu batekin soilik egoten gara denak. Getariako portuan badaude kafeteriak, baino nik dirurik ez. Dena Eneak eman zuen autoan eta nik "consignarako" aldatzeko arropa eta mobila bakarrik hartu nituen.

Megafoniak zioen bezela, antolakuntzako batengana joan nintzen dorsala bi besoetan idaztera: 4122

Beti bezala, nire lagun eta esagunekin hitzaldi batzuk egin nituen. Gehienak igeritan ibiliak eta ibili ez direnak, orain dela asko bada ere, behin edo behin itsas zeharkaldi hau egina zutenak.

Ni oso urduri negoen. Hilabeteko entrenamendu bat nahiko ez zela bururatzen zitzaidan beti. Gainera, sentsazio eskasak nituen. "Zergaitik ez ote dut pasta platerkada eder bat jan?"

11:30 ziren eta denak geure kajoietan geunden. Estiratzen, ura edaten... urduritasuna nabarmena zen.



Froga: 43. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia
Distantzia: 2800m (3000m inguru niretzat)
Helburua: ordubeten bukatzea
Hau nire 20. bainualdia da

Ibilbidea:

Zeharkaldi honen ibilbideak ez du iñungo misteriorik. Getariko portutik irten eta Zarautzen Munoa parera iristea da ibilbidea. Ala eta guztiz ere, niretzat hiru zati nagusi zituen.

Portuko irteera: Irteera nahiko zabala da, baino igerilari asko batzen gara bertan ete hasiera denez, igeri egitea baino gehiago, beste partaideekin arazorik ez izatea da helburu nagusia

Getaritik Zarauzko lehen tunelera: Ibilbide honen parterik ederrena da. Behin zure kabuz igeritan hasten zarenetik bukatzeko gogoak heltzen denerarte

Zarautz: Hor hondartza ikusten da eta gehiegi ez desbideratzea da helburua.

HASIERA:

Itsas zeharkaldi honetan 1800 bat lagun batzen gara. Horregaitik, irteera "kajoietan" egiten da. Denboraren arabera ematen dute irteera. Taldeak banatzeko txapel kolore ezberdinak erabiltzen dira.

Beltzak: 45 minutu azpitik bukatutakoak (azken hiru urteetan)
Berdeak: 52 eta 45 minutu artean bukatzen dutenak
Txurriak: Ordubete eta 52 minutu artean
Laranjak: Denborarik gabe
Urdinak: Denborarik gabe

Niri laranja tokatze zitzaidan.

Irteera 5 minutuko tarteetan ematen zen. Planoan agertzen den bezala, 5 minutu horietan 180m egin eta irteera ematen dute.



Txapel beltz, berde eta txuriak atera ziren eta guri tokatzen zitzaigun txip-aren arko azpitik pasatzea. Oinez gindoazela Deban batera egon ginen Zarautzko esagun batzuk ikusi nituen eta berriketan sartu ginen uretara. Ez nituen gehiago ikusi.

Arkotik pasatu ginen eta ni suabe igeritan hasi nintzen. Hasieran pixa larria nuen, baino pasatu egin zitzaidan.

IRTEERA:

Irteerako kortxeratara lehenetakoa iritxi nintzen. Ama birjinaren azpian geunden. Asko arrokei heltzen, beste batzuk igeritan.

"¡1 minuto!" esan zuen antolakuntzakoak.

Atzetik bultzadak nabaritu nituen. Korrontea omen zegoen eta denok aurrera egiten genuen. Halako batean...

¡BOCINAZO DE SALIDA!

Ni konturatu aurretik 6 edo 7 partaide gainetik pasa zitzaizkidan. Beste batek bultza...

"Hau horrela al da ba!!?"

Amorru guztiarekin, neu ere muturka eta jendearen gainetik pasatzen hasi nintzen. Nik nahi nuena ez zen arren, hasieran bixi hasi behar izan nuen gainontzeko partaideetatik aldegiteko.

Portutik atera orduko, grupotxo bat geunden beste denak baino ezkerrerago. Ondo. Elkar ikutu gabe. Noizean behin irteeran mundua jan behar zuten horietako batzuek pasatzen genituen.

"Hasieran nekatu egingo ziren denen gainetik pasatzen."

Getaritik Zarauzko lehen tunelera:

Nik lehen tramoa ahalik eta lasaien pasatu nuen eta orain, erdiko tramo honetan, gustora nenbilen. Beti ere erreferentzia galdu gabe, baino partaide gehienak baino itsas alderago nengoela uste nuen.

Gustora nengoen. Nire ordubeteko helburua, horrela mantendu ezkero, lortuko nuen.

Halako batean... Ezuste atsegin bat!!

Txapel txuridun partaide pila aurreratzen ari nintzen. Aurrera begiratu eta txapel laranja asko zegoen arren, txuriak nagusitze ari ziren.

"Ordubeten errez!!"

Nire teoria: Aurreko urtean ordubete egin zuten partaideek, orain denbora hobetzea nahiko zutela pentsatzea da logikoena. Eta lortuko zuten. Honenbestez, nik ere bai.

Momentu batean, harrotasun puntu batekin, lau brazadatara hasi nintzen, baino nekagarria zen.

"Ez hai harrotu!"

Itsasoa plato zegoen arren, ibilbide guzti honetan olatuak bizkarretik sartzen nabaritzen nituen. Baino hori nahiko gustoko dut nik. Igeri egiteko erosoa ez den arren, itsasoan ibiltzeak badu bere grazia.

Zarautz:

Dagoeneko lehen tunel paretik pasatu ginen eta ondartza ikusten zen. Nire lagun batek irten aurretik esan zidan, behin horra iritsi ezkero TOPE!! joateko. Eta hortan hasi nintzen. Brazada luzeak eta ahalik eta indar gehienarekin. Baino ondartza ez zen asko gerturatzen. Nire eskuin aldera partaide piloa zegoen, arroka ondotik. eta txapel urdin batzuk ere bai.

"Hori eztek ona!"

Txapel urdina baldin bazeuden, posible zen ordubete justuan ibiltzea. Indar gehiagorekin igeri egiten saiatu nintzen. Momentu horretan, nere ondoan beste txapel laranjadun bat zegoen. Ez dakin nor den, baino ziur nago, bai berak eta bai nik "pike" baten parte ginela notatzen genuela momentu horretan. Gero eta azkarrago eta biok batera.

Dagoeneko itsaspeko ondarra oso gertu nabaritzen nuen. Zutik jartzeko modukoa, baino ondokoa jartzen ez bazen, ni ere ez. "Triparekin ondarra jo behar bada, ala izan dadila". Orduan, gure "pikea" amaitutzan eman nuen nik. Nik uste, ni izan nintzela irabazle, baino berak berdina esango du.

Burua uretatik atera nuenean, txapel urdin bat ikusi nuen. Nire laguna zen. Oso igerilari aparta da eta ni baino 6 minutu geroago aterata ere nire aurretik sarutko zen.

"sprintatu egingo zoat, katxondeatzeko".

Bera ez zen enteratu ere egin, baino nik sprintatu egin nuen bere ondora iritsi arte.

Bukatu genuen, azkenean Getaria Zarautz.

HELMUGA

Iritsi ginenean denboraren markagailuak 1:08:23 edo horrelako zerbait jartzen zuen. Horri denbora bat kendu behar zitzaion, baino ez nekien 14, 15 edo 16 minutu izago ziren. Gustora nengoen,ordubete azpitik egingo nuela seguru nengoen. Baino arratsalderarte ez genuen hori jakingo.

Arratsaldean iritsi zen notizia ona:

DORSAL: 4122
Posición general: 353
Pos. Cat.: 129
Tiempo: 51:28

Hurrego urterako txapel berdea irabazi dut! Noski gehiago entrenatu beharko dut, zerbait ganorazkoa egitea nai badut.

Nire lagunak 45:04 egin zuen. Pena bat! Txapel beltza 4 segundutara geratu zaio. Baino aurten bere helburua beste bat da. Peine del viento itsas zeharkaldia (5 km). Seguruenik denbora onarekin amaituko du.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Un sueño cumplido: Eskerrik asko Mari Jose!!

BH ZARAUTZKO TRIATLOIA 2015

QH-2013: Lo importante es acabar