VIII ZUMAIAKO SPRINT TRIATLOIA
.jpg)
Nire triatloi abentura honetan 3. Sprint triatloia zen Zumaiakoa. Lasterketa irailean izanda, normalena ez ateratzea izango litzateke. Abuztuan oso gutxi ibili naiz. Korrika pixat, igeri gutxi eta bizikleta ezta bate ere. Baino, temporada amaitzear da eta bi triatloi sprint bakarrik egin nituen. Bermeo eta Deba. Bi aste segidan. Gainera taldekoekin afaria ere bazegoen probaren ondoren eta parte hartzeak beti sortzen du jai giro bat. Zumaiako triatloiak hainbat gauza berezi ditu. Horietan nabarmenena, lehenago Tritloi herrikoi bat egoten dela. Honek jende asko hurbiltzen du herrira. ATT-ko taldekide batzuk joan ginen triatloira. Ni nahiko urduri nengoen arren, taldekideek triatloi herrikoia ikuste nahi zuten eta han egon ginen pixkatean. han konturatu ginen uraren tenperatura 22ºkoa zela eta neoprenoa baimenduta zegoela. "KAKA" Denbora pasa ala, gero eta urduriago nengoen eta dorsalak hartzera joateko presionatu nituen taldekideak. Dorsalak hartu eta gauz dena presta...