Aurtengoa bukatu da!
Urtea amaitzeko agun batzuk falta diren arren, nire 2013ko "kirol ekitaldiak" amaitu dira. Pena bat izan da azkenean buruna nuen hirugarren ekitaldi bat ez egitea. Ain zuzen ere, Gasteizko Erdi Maratoia zen. Igande honetan izango da erdi maratoia eta nire hankako ondoeza espero nuena baino larriagoa izan da. 2013. urte hau hasi zenean ene helburu bakarra bizikletaz gain beste kirol batzutan hastea zen. Bizikletan gutxi ibili arren, ene urterko probatxoak egin ditut eta honetaz gain udaran igeriketa ere egin dut. Urte honetako nire entrenamendu zenbakiak hauek dira. 2013 Bizikleta igeriketa korrika Irteerak 61 23 24 Distantzia 4073 km 4695m 248km Parte hartu dudan ekitaldiak berriz hauek dira. Bizikleta Distantzia Denbora Postua Quebrantahuesos 200km 7:13:19 2281 Igeriketa Distantzia Denbora Postua Debako itxas mila 1600m 0:27:27 59 ...